XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5 Lurraren hondamena

Lurra ez denean zaintzen edo babesten, idor bilakatzen da eta guzti honek hondamena ekarriko digu.

Lurra suntsitu egingo da, batipat, erosioa dela eta.

Erosioari lagunduko diote:

- Basoetako suteek eta zuhaitzen mozketa kontrolatu gabeek.

- Ongarri naturalak ez erabiltzeak, honek ura hobeto mantentzen baitu.

- Ongarri kimikoak erabiltzeak.

- Ohizko nekazaritza baztertzeak eta honen ondorioz lur-mailak ez egiteak.

Basoetako suteak dira, batipat, lurraren suntsiketaren arrazoi nagusietariko bat.

6 Nola babes daiteke lurra?

Lurrak erosioa jasan ez dezan egin behar dena:

- Hosto erorkorra duten zuhaitzak landatu, lurra aberasten dutelako, hots, pagoa, haritza e.a.

- Ongarri naturala erabili.

- Ohizko nekazaritzaren lanak egin, adibidez lur-mailaketa.

- Nekazaritzako lurrik onenak ez daitezela inoiz autobideak edo urtegiak izan.

5 eta 6 ARIKETAK

1. Zergatik uste duzu ongarri naturalak ongarri kimikoak baino hobeak direla?

Nondik ateratzen dugu ongarri naturala?

Lur-mailen bidez erosioari aurre egingo diogu.